Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Ostiraletan soilik, Txintxarri berritua

PPLL

Domingo, 8 de enero 2017, 00:52

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ostiraletan soilik argitaratuko da Txintxarri. Aldizkari berrituak 16 orri izango ditu eta dena koloretan izango da. Txintxarri aldizkariak 23 urte bete ditu 2016an. Ibilbide oparoa egin du euskaraz argitaratzen den herriko aldizkariak eta urte guzti hauetan hainbat izan dira aldaketak. Salto berria 2017rekin batera dator. Hilaren 13tik aurrera, ostiraletan soilik argitaratuko da Txintxarri, hori bai, 16 orrialderekin, denak koloretan eta diseinu berriarekin. 2003an aldatu zen aldizkari formatutik egunkarikora eta astekari bakarra izatetik, bira. Hamahiru urte hauetan batez ere Txintxarriren agerkari digitala sortu, berritu eta hobetzera bideratu dira baliabide tekniko zein pertsonalak beti ere paperezko argitalpenarekin uztartuz.

Tokikom euskarazko tokiko hedabideen elkartearekin batera abiatutako gogoetan ostiraletako argitalpenak irakurrienak zirela ondorioztatu zen. Tartean, Goienak diseinu lanak elkarbanatu ditu aldaketa erraztuz. Edukiei dagokionez, aldaketak nabarituko dira. Orain arteko erreportaje eta elkarrizketak modu erakargarriagoan eskaintzeaz gain, mamia sakonago lantzea da helburua. Bestalde, formatu berrira aldaketa egiteko arrazoi nagusietako bat izan da kirolari tarte gehiago eskaintzea. «Kirol orri bakarra izan dugu orain arte eta tarteka elkarrizketa edo erreportaje bat edo beste sartzeko orri gehiago eskaintzen ziren. Herrian dagoen zaletasuna eta kirol aniztasuna ikusita, gehiago behar zela argi genuen». Iritzia ematen duen kolaboratzaile taldearekin «lanean jarraituko dugu eta kultura eta kirol ekitaldien agenda ere mantenduko da. Urtean zeharreko 32 orriko zenbaki bereziak argitaratuko dira, jaietako bi zenbaki bereziak, Gabonetakoa eta Urtekaria». Zorion-agurrak, azoka txikia, herritarren txokoa atalak mantenduko dira eta berrikuntza modura eskelak edota oroigarriak txertatzeko aukera izango da paperean eta sarean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios