Borrar
Agus Mujika, Donald Trumpez mozorrotuta, Udalari palmondoa oparitu zion, berriro landatu dezan. Zortzikotea dantzan oholtzan.
Erronkari amaiera ezin hobea, 'Atera gera'

Erronkari amaiera ezin hobea, 'Atera gera'

Okendo plaza bete jende, umorea gidari eta erronka gaindituta, pozik eta harro herriko Ahobizi eta Belarriprest guztiak

TXEMA VALLÉS

Domingo, 4 de diciembre 2016, 00:41

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Amaiera borobila izan du 'Baietz 40 egun euskaraz' erronkak. Okendo plaza gainezka, antolatzaileek aurreikusi bezala bertaratu dira 40 egun osatu dituzten 6 txandetako Ahobiziak eta 40 egunetan euren erronka propioari eutsi dioten Belarriprestak ere bai.

Txalapartarekin ekitaldiari hasiera eman ondoren, Ttakun Kultur Elkarteko lehendakari den Tomas Arrizabalagak pozik dagoela eta egindakoaz harro, adierazi zuen behin eta berriz bertaratutako guztien aurrean. Udaleko Euskara Batzordeko lehendakaria den Jon Antxordokik, berriz, egindakoa ederra izan dela azpimarratu zuen. Eta ez soilik 40 egun hauetan, urte osoan baizik. Bere hi-tzetan, 2016 urte hau letra handiz, maiuskulaz, idatzita geratuko da gure herri txiki honen historian. Eskerrak eman zizkien guzti-guztiei.

Zortzikoteak aurkezpenak egin ondoren, Agus Mujika igo zen oholtzara Donald Trumpez mozorrotuta, garai batean euskaldunak Ameriketara joaten ziren bezala, orain amerikanuak Euskal Herrira datozela esanaz. Eta zertara? Garai bateko Okendo plazako palmondoaren kimu bat, landaretxo bat, berriz ere Okendo inguruko belardietan landa dezan oparitu zion Udalari.

Ondoren, 6 txandetako Ahobiziak oholtzaratu ziren, txandaz txanda, izandako esperientzia gogoangarri bat kontatuz eta plaza guztia dantzan jarriz, batean Bero, bero, bestean Ahobizi eta Belarriprest, zor-tzikotearen laguntza eskertu ezina alboan zutelarik.

Sei txanden ondoren, Pello Jauregi EHUko irakasleak eta Iñaki Arruti euskara-zerbitzuko arduradunak erronkak izan dituen emaitzen aurrerapen bat eman zuten, ia 500 pertsonen galdetegiak aztertu ondoren, pertsona horiek izan dituzten 5.000 harremanetatik, astea hasi aurretik %47 zirela erabat euskaraz eta amaitu ondoren, berriz, %72 iragarriz. Alegia, parte-hartze ikusgarriaz gain, pertsona horiek euskara erabiltzeko orduan 25 puntuko jauzia eman dutela azpimarratuz.

Ondoren Belarripresten txanda izan zen eta zortzikoteak famatua egin den armairua Jalguneri oparitu zion. Aurten 25 urte bete ditu Jalgunek eta, pausoka-pausoka, euskararen erabilera gehitzen eman dituen urratsak azpimarragarriak izan dira.

Bukatzeko, Lasarte-Oriaren historia txiki horretan, herritar askoren bihotzean gordeta geratuko den argazkia atera zen, goitik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios