Diario Vasco

Baietz 40 egun euskaraz! erronkari amaiera emateko, 'Atera gera!' jaialdia

Erronkari hasiera Euskararen 9. Maratoiean eman zioten lehen txandako Ahobiziek.
Erronkari hasiera Euskararen 9. Maratoiean eman zioten lehen txandako Ahobiziek. / TXEMA
  • Bihar, 11:30ean hasiko da eta 'Irten armairutik' erronkan parte hartutako Ahobizi eta Belarriprest guztiak daude deituta

Euskararen 9. Maratoiko zortzikoteak gidatuta eta Ttakuneko eta Udaleko ordezkariek harrera eginda, 11:30ean jaso ahal izango dituzte erronkan parte duten Ahobiziek (957k) eta Belarriprestek (1.927k) okasiorako antolatzaileek prestatu dituzten pinak eta oroigarriak.

Antolatzaileen hitzetan, Euskararen 9. Maratoian euskalgintzako erakunde guztiei oroigarri bana eman zitzaien bezala, erronkan parte hartu duten Ahobizi eta Belarriprest guztiak ere zoriondu egin nahi dituzte. Horretarako, 40 egun hauetan paparretan erabili dituzten txapa horien antzera, denbora luzean beraien bularrean harrotasun osoz eraman ahal izango dituzten pinak emango dizkiete bertaratzen diren guztiei. Horrela, hizkuntzaren armairutik atera direla sinbolizatu nahi da eta aukera duten guztietan euskaraz aritzeko aukera egin dezaten animatzeko helburuari beste aupada bat eman nahi zaio.

Horretaz gain, oroigarri polit bana oparituko zaie, helburu berberarekin. Bai pina eta bai oroigarria jaso nahi duenak, plazan egongo diren mahaietara hurbildu beharko du. Ahobizien kasuan, aste edo txanda bakoitzeko mahai bat egongo da, sei guztira, eta han izango dira txanda horretan parte hartutako Ahobizi guztien izenen zerrendak. Belarriprestak izan direnentzat ere beste mahai bat egongo da bereziki seinalatuta eta han jaso ahal izango dira pina eta oroigarria.

Argazki erraldoia

Behin pina eta oroigarriak jaso ondoren, 11:45ean, ongi etorri ekitaldia izango da Euskararen 9. Maratoiko zortzikotearen eskutik. 12:00etan, sei txandetako Ahobiziak zoriontzeko ekitaldiak izango dira eta 13:00etan erronkaren lehendabiziko emaitzak emango ditu, labur-labur, ikerketaz arduratzen ari den Pello Jauregi, EHUko irakasleak.

13:15ean Belarriprestak izango dira zorionduak eta segidan, nori oparituko zaion sorpresa baldin bada ere oraindik, armairua, hilabete hauetan guztietan hemendik hara eta handik hona ibili den armairua, oparitu egingo zaio merezimenduak egin dituenari. 13:30ean, plazan bildutako guztien artean eta antolakuntzak prestatu duen oihal erraldoi bat erabiliz 'Atera gera!' argazki erraldoia aterako da, denon artean egindakoak merezi duelako eta betirako irudi bat gorde nahi delako. Ekitaldia, gauzak ondo, nola ez, dantza eginez amaituko da 14.00etan.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate