Diario Vasco

Euskararen 9. Maratoia igandean amaitu bazen ere, erronkak darrai

Euskararen alde egindako lanarengatik saritutako elkarteak.
Euskararen alde egindako lanarengatik saritutako elkarteak.
  • '40 ordu baietz' erronkari egingo diote aurre ia 3.000 herritarrek

Igande goizean euri tanta batzuk agertu baziren ere, indartsu jarraitu zuen Maratoiaren izpirituak egun osoan. 200 lagunetik gora izan ziren antolatutako otordu guztietan, baita igandean eginiko babarrun zein txekor janetan ere. Era guztietako ikuskizunek jantzi zuten oholtza igandean, arratsaldeko zortziak aldera '40 egun baietz' erronka berria aurkeztearen garaia iritsi zen arte. Gemma Sangines Valentzian bizi dena eta Ferran Suayrekin batera TELP tailerrak martxan jar-tzeagatik ezaguna dena hizkuntza arloan lanean dihardutenen artean, bertan izan zen. Harekin batera, Iñaki Arruti, Pello Jauregi eta beste zenbait lagunek ere erronka berriaren inguruan azalpenak eman zituzten. Jesus Zaballos alkate jaunak ere bultzada eman nahi izan zien erronkan parte hartuko zuten guztiei. Jon Antxordoki Udaleko euskara batzordeburua, Tomas Arrizabalaga, Ttakuneko lehendakaria, eta Mikel Irizar Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendaria ere oholtzaren gainean izan ziren. Jarraian, aipatutako erronkan lehendabiziko txandan 'ahobizi' izango diren herritarrak oholtza osoa bete zuten, eta bertan guztien aurrean, banatu zitzaizkien aste honetan soinean eraman beharreko txapak.

Ondoren, festak mailarik gorenean jarraitu zuen, eta afalostean, Eusko-Oskarren banaketaren garaia iritsi zen. Landaberri 50 urte bete-tzeagatik aurten, eta Ttakun eta Bertso eskola 25na egiteagatik izan ziren sarituak. Horiekin batera Muntteri euskaltegia, Sasoeta-Zumaburu ikastetxea eta Udal euskaltegiari ere aitortza egin zitzaien urte hauetan euskararen normalizazio bidean eginiko lanarengatik. Erketz dantza taldekoek, Alboka abesba-tzakoek eta Zero-Setteko musikariek doinu ederrez alaitu zuten Maratoiaren amaiera.

Baina, esan bezala ez da erronka amaitu. Ia bi mila herritarrek eman du izena 'Belarriprest' gisa parte hartzeko abenduaren 3a arte indarrean izango den erronka berrian. Horien zeregina, eurekin euskaraz dakitenek euskaraz hitz egiten jarrai dezatela izango da. Era berean, ia mila dira 'aho-bizi' bezala euskaraz ulertzen duten guztiekin, une oro euskaraz hitz egiten ahaleginduko direnak. Lortuko al dugu?

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate