Diario Vasco

Hemen da Euskararen 9. Maratoia

Oholtzaren gainetik ia herriko elkarte gehienak pasako dira.
Oholtzaren gainetik ia herriko elkarte gehienak pasako dira. / TXEMA
  • Asteburu honetan Okendo Plazan egingo diren ekitaldi guztietan umorea izango da nagusi

Realza y moldea tu cuerpo con los últimos diseños en moda íntima

Hasta 80%

Gran variedad en alfombras de diseño

Las mejores marcas a los mejores precios

Diseños con impresión digital para decorar tu hogar

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda clásica para hombre y mujer

Hasta 80%

Diseños originales que decoran y protegen tu mesa

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 90%

Viste tu cama con diseños originales

Hasta 70%

Abrígate este invierno con estilo

Hasta 80%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

¡Moda chic y casual a precios increíbles!

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Últimas tallas a precios insuperables!

Hasta 90%

Zortzikotea osa-tzen duten herriko kideen aginduetara, Lasarte-Oriako ia elkarte gehienek hartuko dute parte gaur eta bihar ospatuko den Euskararen Bederatzigarren Maratoian.

Programazioaren ardura dutenen oso gertuko lagunengandik jakin izan dugu, gure herria munduko hizkuntzen eta kulturaren hiriburu izendatua izan daitekeela, eta beraz, hainbat herrialdetako kideak izan ditzakegula herrian. Horrek turismoan izango duen eragina ez omen da txantxetakoa izango. Hori dela-eta, ekitaldi garrantzitsu bat egingo da gaur, larunbat eguerdian, eta jarraian, bertaratuko diren lurraldeetako ordezkari guztiekin nazioarteko bazkariaz gozatzeko aukera izango da. Aldez aurretik, eta goizean zehar herriko ikastetxeetako ikasleen emanaldiak ikusi eta entzun ahal izango dira, 'Olinpidadak' gaiaren inguruan. Ondoren, nahi duten haurrek ere, eurentzat bereziki prestatutako bazkarian parte hartu ahal izango dute.

Jai giroan ere banatuko dira igande gauean 'Eusko-Oskarrak', nahiz eta oraindik ezin izan dugun jakin zehatz-mehatz zeintzuk izango diren banatuko diren sariak, eta ez eta nortzuk izango diren sarituak. Beraz, igande gaua ahaztezina izango dela ziurta dezakegu. Eta ez da ho-tzagoa izango gaurko gaua ere. 'Sorgin gaua' izenpean biziko den gau luzean egingo den Akelarrera gonbidatuta zaudete denak. Aurreko edizioetan ikusitakoaren arabera, ez dugu pentsatu ere egin nahi zer den oholtzaren gainean ikusi ahal izango duguna.

Lau otordu izango dira maratoian zehar, eta horietarako txartelak salgai daude Jalgi tabernan eta baita Ttakuneko bulegoetan ere.

Jai eta algaraz gain, gaur goizean zabalduko da Lasarte-Oriako Toponimiari buruz egindako ikerketa jasotzen duen Erakusketa. Lan hori Ikermap enpresak egina da Udalaren aginduz, eta Mercero eraskusgelan izango da ikusgai Maratoiak irauten duen bitartean, baina baita datorren astean ere, igandera arte.

Hau da gaurko, larunbata, Maratoiaren Antolakuntzak prestatu duen egitaraua:

8.15: Hasiera ekitaldia Okendo plazan. 8.45: Diana herriko kaleetan. 9.20: Lasarte-Oriako toponimiaren erakusketaren aurkezpena. 9.30: Adinekoen gimnastika eta abesbatza. 9.45: Txokolate jana eta «Zein infusio komeni zaizu zuri?». 10.10: Haurren olinpiadak: ikastetxeetako emanaldiak. 13.30: Haurren bazkari olinpikoa eta bazkalostea!! 13.30: Bonberoak liztor asiatikoekin aurrez aurre!! 14.30: Bazkaria: Munduko kultur hiriburutzara datozen nazioarteko ordezkariak. 16.15: Rezibatukada.16.35: Musika-eskolaren emanaldia. 17.05: Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak herriko elkarteekin. 18.01: Jalgune, Burunzpe eta Landaberri guraso-elkarteak oholtzan! 18.30: Zunbatoia. 19.15: Aldazan/k. Aldatzekorik bai? 19.35: Baietz 2 buelta Benedikara ordubetean, bizikletaz! 19.45: Gazteen ginkana mundiala. 20.10: Jantzi tradizionalen desfilea. 20.30: Dinbi banda. 21.00: Sorgin dantza 21.30: Sorgin Afaria. 22.30: Sorgin gaua eta gau sorgindua...

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate