Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

'Bertso berriak Landaberrin ibiltakoek jarriak', gaur, 22:00etan kultur etxean

PPLL

Viernes, 23 de septiembre 2016, 00:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Landaberri ikastola bere 50. urteurrena ospatzen ari dela-eta, zenbait ekitaldi antolatzen ari dira ospakizun gisa. Horietako bat gaur gauean kultur etxean izango dugun bertso emanaldi berezia izango da. Bertan, Landaberri ikastolan era batera zein bestera berrogeita hamar urte hauetan zehar inoiz ibilitako bertsozale, musikari, bertsolari zein artista mordo batek hartuko du parte.

Sarrera dohainik izango da eta ekitaldia 22:00etan hasiko da. Honako hauek dira hainbat zereginetan entzun eta ikus ditzakegun Landaberriko ikasle ohi, irakasle zein lagunak: Iñaki Arruti, Iñaki Petxarroman, Unai Muñoa, Pablo Suberbiola, Andoni Otamendi, Lierni Rekondo, Jon Iñaki Elexpuru, Iñaki Agirresarobe 'Tola', Joxe Krutz Labaka, Pako Bergara, Lurdex Etxeberria, Olatz Korta, Floren Perez, Zigor Iriondo, Amaia Atxega, Maider Odriozola, Aitor Atxega, Amaia Tejeria, Iñigo Bobillo, Haizea Elizondo, Alaitz Mendizabal, Oihana Beltran eta Xumela taldea.

Ziur umore onean eta giro ezin hobean gau ahaztezina bizitzeko aukera izango duela bertaratzen denak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios