Jaiei agur esateko egitarau zabala Goizuetan

Gaur Umore Ona peñaren irteera eta Arano eta Goizuetako pilotarien arteko partidak egongo dira

E. ARRAIAGO GOIZUETA.

Gaur amaituko dira Goizueta jaiak. Azken eguna izan arren, egitarau bete betea dago primerako eguna pasatzeko. Eguerdiko 12:30ean Umore Ona peñaren irteera izango da Ikastolako tabernatik. 12:30ean, berriz, pilota partidak izango dira. Bertan, umeen partidak eta urteroko ohiturari jarraituz Goizueta eta Aranoren artekoa jokatuko dira.

Ondoren, Igandea txaranga aterako da giroa alaitzeko. Arratsaldeko 15:00etan, Umore Ona Peñaren bazkaria egongo da Ikastolan. Gero, arratsaldeko 17:00etan, Umore Ona Peñaren kalejira Igandea txarangarekin.

Ondoren, zezenak egongo dira Lasturren eskutik. Arratsaldeko 20:00etik 21:30era Gabezin taldearekin dantzaldia plazan. 20:30ean, Goittikiren aldeko bingoa Ikastolan. 00:00etan, udaletxe aurrean festen bukaera ekitaldia Igandea txarangarekin.

Segidan, Los Zopilotes Txirriaos eta Gabezin plazan. Ondoren Dj Bull Ikastolan eta Igandea txaranga kaleetan zehar.

Atzokoan, bakailo lehiaketan Patxi eta Esteban izan ziren nagusi. Primerako giroa egon zen prestaketa burutu zen garaian eta ondoren, dastaketan. Musika eta jai giroa nagusitu ziren egunean zehar azken ordura arte.

Temas

Jaiak

Fotos

Vídeos