Hilaren 19ra arte dago epea zabalik Buruntzaldeko Euskararen Ginkanaren lehenengo edizioan parte hartzeko

Taldeka jokatuko da, lau lagunekoak, eta 12-16 urteko gazteentzako pentsatutako lehiaketa da

DV ASTIGARRAGA.

. Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo 12-16 urteko gazteentzako Euskararen Ginkanaren lehenengo edizioa martxan dago. Euskaraz eta euskararekin diberti-tzeko, izena emateko epea hilaren 19ra arte egongo da irekita.

Antolatzaileek azaldu zuten bezala, «Kutxa Ekogunearen Euskararen Ginkana, euskararekin eta euskaraz dibertitzeko lehiaketa da. Euskararekin, hizkuntza aniztasunarekin eta hizkuntza-ekologiarekin lotutako hainbat proba burutu behar izaten dituzte talde lehiakideek».

Ekimen hau hainbat erakunderen elkarlanaren fruitua izango da, hain zuzen, Kutxa Ekogunea, Buruntzaldeko Euskara Batzordeak, alegia, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbileko udalak (Gaztelekuak eta Euskara Zerbitzuak) eta Euskaltzaleen Topagunea.

Probak eta finala

Parte hartuko duten taldeek hainbat proba burutu beharko dituzte. Buruntzaldeko Euskararen Ginkanaren edizio berri honetan «mundu mailako begiradatik, eskualdeko begirada eta praktiketara egingo da salto.

Izena ematen duten taldeek beraien aurkezpen bideoa egingo dute eta Webgunean astero taldeek burutu beharreko lau proba egin beharko dituzte, proba bakoitza burutzeko astebeteko epea izango dutelarik. Proba hauetan guztietan puntu gehien lortzen dituzten lau taldeek jokatuko dute bigarren fasea».

Bertan, finala jokatuko da. Abenduaren 1ean izango da Orona-Ideon, aurreko fasean puntu gehien eskuratu dituztenen artean. Bertan erabakiko da nor izango den Burun-tzaldeko Euskararen Ginkanaren 1. edizioaren talde irabazlea.

Banatuko diren sarien artean, finalera iristen diren taldeen artean guztira 1.500 euro banatuko dira: talde irabazleak 1.000 euroko saria jasoko du eta bigarrenarentzat, 500 euroko saria.

Edozein modutan, ginkana taldeka jokatuko da, lau laguneko taldeak osatu behar dituzte Burun- tzaldeko 12-16 urteko gazteek parte hartzeko.

Izena online eman behar dute talde parte hartzaileek Euskararen Ginkanaren webgunean. Ondorengo orrian daude argibideak, oinarriak, izena emateko esteka eta gainerako xehetasun guztiak: www.euskararenginkana.eus/eu/ginkanak/buruntzaldeko-euskararen-ginkana-1edizioa/gi-38/.

Lau laguneko taldeak osatzeko edo argibideak jasotzeko Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta edo Usurbilgo Gaztelekuetara, kuadrillategira edo Euskara zerbitzuetara jo dezakete gazteek ere. Epea hilak 19an amaituko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos