Herriko 'Paris 2018' taldea izan da Euskararen Ginkanaren irabazlea

Astigarragako, Usurbilgo eta Lasarte-Oriako taldeak aritu ziren finalean eta horietatik, herriko 'Paris 2018' taldeak irabazi zuen. /  MARÍA
Astigarragako, Usurbilgo eta Lasarte-Oriako taldeak aritu ziren finalean eta horietatik, herriko 'Paris 2018' taldeak irabazi zuen. / MARÍA

Buruntzaldean lehen aldiz antolatutako edizio honetan, Astigarragako bi taldek hartu zuten parte Oronako finalean

MARÍA CORTÉS ASTIGARRAGA.

Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo 12-16 urteko 31 taldek parte hartu dute Buruntzaldeako Euskararen Ginkanaren lehen edizioan. Buruntzaldeako sei herrietako 124 gazte aritu dira elkarrekin jolasean eta lehian, lau laguneko taldeak osatuta: Andoaingo 6 talde, Usurbilgo 9, Astigarragatik 2 talde, Hernanitik 5, Urnietatik 3 eta Lasarte-Oriako 6 talde izan dira.

Pasa den asteburuan, Orona Fundazioko Areto Nagusian, ospatu zen aurrez aurreko finala, Yago Mateo aurkezlearekin. Euskararen Ginkanaren online faseko probetan puntu gehien eskuratu dituzten lau taldeak sailkatu ziren egun horretan lehiatzeko, hau da, Kamila taldea (Lasarte-Oria), Txotx (Astigarraga), Paris 2018 (Astigarraga eta Negu (Usurbil). Beraz, herriko bi taldeak sailkatu ziren finalerako.

Aurtengo edizioko azken egun honetan, lau probak aurrez urre burutu behar izan zituzte lau talde onenen artean Astigarragako 'Paris 2018' taldea izan zen Buruntzaldeako Euskararen Ginkanaren 1. edizioko irabazlea. Nora Falcón, Iraia Prieto, Aritz Oiarbide eta Lander Irazustabarrena osatzen zuten Astigarragako talde garailea. «Oso pozik gaude sariarekin, izan ere, kurtso bukaerako bidaiarako dirua lortu dugu. Gainera, oso dibertigarria eta oso ondo pasa dugu», azaldu zuten Nora eta Iraiak.

Kutxa Ekogunearen Euskararen Ginkana, euskararekin eta euskaraz dibertitzeko taldekako lehiaketa izan da. Euskararen Ginkanan euskararekin, hizkuntza aniztasunarekin eta hizkuntza-ekologiarekin lotutako hainbat proba burutu dituzte Buruntzaldeako gazte lehiakideek. Mundu mailako begiradatik, eskualdeko begirada eta praktiketara egin dute salto.

Ekimen hau hainbat erakunderen elkarlanaren emaitza izan da eta haien hitzetan «eskualdeko gazteek euskararekiko erakutsitako motibazioa eta ekintzaletasunea azpimarratzekoa izan da».

Antolatzaileek adierazi zutenez, «guztira 1.500 euro banatu ziren saritan finalean: talde irabazlea 1.000 euroko saria jaso zuen, kasu honetan, Parisera joateko ikasbidaiarako; bigarren taldeak, 500 eurokoa, Usurbilgo Negu taldearentzat, eta azkenik, 3. eta 4. talde finalistak ere ez ziren esku hutsik joan. Hilabete honetan Hernaniko Biteri kultur etxean egingo den Esne Beltza kontzerturako azken 8 sarrerak eskuratu dziituzte lehiakideek.

Ekimen honen arrakasta ikusita, Kutxa Ekoguneak herri eta eskualdeetan Euskararen Ginkanak egiteko aukera zabaldu du. Deialdia zabalik dago Udal eta Eskualdeetako Elkarteentzat 2018ko urtarrilaren 15era bitartean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos