'Zuei' diskoa aurkeztuko du gaur Maider Zabalegik Biterin

Maider Zabalegi. / DV
Maider Zabalegi. / DV

DV HERNANI.

Maider Zabalegik Alaitz Telletxearekin batera izandako bidaia arrakastatsua duela 20 bat urte atzean utzirik, bakarrik baina ondo lagunduta ekin dio berriro diskogin-tzari eta zuzeneko agerpenari eta 'Zuei' diskoarekin agertuko da Biteriko oholtzan gaur, 20:00etan.

Musikari talde batekin agertuko da gaur Hernanin, hain zuzen, Karlo Aranzegi (bateria), Joseba Loinaz (teklatua), Urbil Artola (Lap steel, dobroa, gitarra akustikoak eta koruak), Gorka Urra (gitarra) eta Garbiñe Sagastibeltzarekin (bajua).

Bakarlaria

Musikaren munduari betidanik estuki lotuta egon den arren, 'Zuei' da bere lehen lana bakarlari bezala eta 'Hitz debekatuak' izan da lehen singlea. Azaldu dutenez, «ilusio eta ametsen itsasoan nabigatzen duten hamar kantu gozo eta kolore-tsu aurkezten dizkigu Oiartzungo konposatzaile-kantariak, sentimendu garbien isla eta pizgarri, era berean». Sarrerak 7 eurotan daude eta Biteri kultur etxean eros dezake jendeak.

Fotos

Vídeos