Zapi gorriak lepoan, San Fermin jaiak ospatzen

Abere dema, bertsolariak, sagardo dastaketa eta txapelketak, besteak beste, San Fermin jaietan.

Festetan murgilduta pasa du asteburua Martindegi auzoak, haur nahiz helduentzat programazio oparoarekin

MARÍA CORTÉS HERNANI.

Hiru egunetan zehar Martindegiko bizilagunek San Fermin jaiak ospatu dituzte. Ez dira zapi gorririk gabe atera kalera pasa den asteburuan, ezta festarako gogorik gabe. Adin guztietarako egitaraua antolatu zuten aurten, San Fermin egunean bertan hasita eta igandera arte.

Haurrak izan ziren protagonista lehenengo egunean eta asteburuan zehar auzo bazkaria, zezentxoak, herri kirolak eta bertsolariak izan ziren bertan. Musikarik ez zen falta, Gabezin, Laiotz eta Bide Batez taldeekin.

Ekintzen artean, aurten abere dema bereziak 15garren urtea bete zuen Martindegiko festetan. Espektakulu ikusgarri honetan elkarren kontra aritu ziren Hernaniko Zerainen eta Ortzaikako Imanol eta Idoia Etxeberriaren zaldiak. Bestalde, txapelketa xelebrea ospatu zen aurten ere, platano dantzarena hain zuzen.

Fotos

Vídeos