'Volar' dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia bihar, Biterin

DV HERNANI.

Berdintasun Kontseiluak eta Udal Berdintasun Arloak antolatuta 'Volar' dokumentala proiektatuko da Hernanin. Emakundek ekoiztutako filme honetan genero indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen dira. «Genero indarkeriaren aurkako lan ausarta eta konprometitua da Bertha Gaztelumendik zuzendutakoa», azaldu dute antolatzaileek.

Proiekzioa eta gero, protagonistetako bi emakumerekin hitz egiteko aukera izango da. Hitzordua bihar izango da, ostirala, arratsaldeko 19:00etan, Biteri kultur etxean.

Fotos

Vídeos