Urtebeteko erronka bota die Euskara Ari Du ekimenak hernaniarrei

Tilosetan elkartu ziren atzo ekimen berritua aurkezteko. / MARÍA
Tilosetan elkartu ziren atzo ekimen berritua aurkezteko. / MARÍA

Tilosetan atzo elkartu ziren 'Baietz Hernanin' lelopean, desafioaren xehetasunak emateko

MARÍA CORTÉS HERNANI.

Gaur Euskararen Eguna ospatzen da eta atzo, bezperan, Euskara Ari Du ekimenaren aurtengo aurkezpen nagusia burutu zen Tilosetan. 'Baietz Hernanin' lelopean, sei lagun elkartu ziren kioskoan xehetasunak emateko.

Aurreko urteko egitasmoak sortutako «ilusioak» animatuta, herritar talde batek pasa den urteko ekimenari jarraipena ematea erabaki du, eta 2018. urte osoan zehar luzatuko den desafioa izango da, hain zuzen, «kanpainen izaera puntuala gaindituz, hizkuntza ohiturak aldatzeko gakoa denbora dela dakigulako», adierazi zuten.

Gainera, «Hernaniko mapa soziolinguistikoan eragin nahi dugu, euskararen erabileran koska bat gora igo. Horretarako herritarrok, nork bere eguneroko errealitatetik, hizkuntza-ohiturak aldatzeko erronka hartu behar dugu. Hori bai, batzuk bizitzako eremu eta une guztietan; beste batzuk, berriz, esparru mugatuagoan: lantokian, familian, kuadrilan...».

Urte berriarekin hasiko da euskarari eusteko erronka; datorren otsailean lehen 100 lagunek helduko diote desafioari. Gero, hilabetez hilabete, partaide berriak gehituz joango dira, 2018ko abenduan hernaniar mordoxka bat izan arte. «Gure kale eta etxeetako hizkuntza-ohituren aldeketetan eragingo dugun hernaniarrak izango gara, bakoitza bere esparru eta erritmoan arituz».

Zer egin behar dugu?

Botatako erronka berri hau aurrera eramateko, «lehenik gaztelaniaz dituzuen harreman bat edo batzuk detektatu. Bigarrenik, horietatik euskaraz egin ditzakezuenak zein diren erabaki eta azkenik, aldatzen hasi».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos