Udaleko Turismo sailak Chillida Lekura bisita gidatua antolatu du

HERNANI.

Udaleko turismo sailak bisita gidatu berezia antolatu du Chillida-Leku museora. Uztailaren 20an izango da bisita, goizeko 10:45ean. Bisita Mikel Chillidak gidatuko du, Eduardo Chillidaren biloba, eta euskaraz izango da. Hori bai, bertan parte hartu nahi baldin bada izena eman behar da aurretik.

Helduei zuzendua da eta gehienez 20 pertsonek eman dezakete izena. Horretarako dauden bideak honakoak dira: 943 337 028 telefono zenbakian eman daiteke, turismo@hernani.eus helbidean edota informazio puntuan bertan. Izen emateko azken eguna uztailaren 16a izango da. 20 pertsona baino gehiagok ematen badute izena, zozketa egingo da 18an, Biterin, 12:30ean.

Izena informazio puntuan eman nahi duenak, Biterin 8:00etatik 15:00etara eta udako informazio puntuan, kultur etxearen ondoko kasetan, lanegunetan (10:00-14:00 eta 17:00-20:00), igandeetan (10:00-14:00). Astelehenetan itxita.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos