Udalak hasi ditu Latsunbe Berri auzoan espaloien egokitze eta asfaltatze lanak

HERNANI.

Irisgarritasun Planaren barruan, Latsunbe Berri auzoan, espaloien egokitze eta asfaltatze lanak hasi ditu Udalak. Atarrabiyo parketik Kiroldegira doan kalearen asfaltoa berrituko du Udalak. «Zuhaitzen txorkoak egokituko dituzte lehenengoz, eta ondoren asfalto zaharra kendu eta berria jartzeko lanei ekingo diete udal langileek. Hilabete bat inguru iraungo dute lanek», azaldu dute arduradunek.

Horien ondorioz, aparkaleku batzuk ezingo dira erabili. Bizilagunek ahalik eta eragozpen txikiena nabaritu dezaten, lanak egiten ari diren zatietan soilik kenduko dira aparkalekuak. Atarietan jakinarazpenak jarri ditu Udalak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos