Udalak Gartzia Goldaraz eta Sagastialden argiztapena berritu du

Gartzia Goldaraz eta Sagastialdean egin da lana./
Gartzia Goldaraz eta Sagastialdean egin da lana.

Lehengo argi laranjak ordezkatu dituzte led teknologiako luminaria zuriek

DV HERNANI.

Kale-argiztapenaren eraginkortasun energetikoa hobe-tzeko plangintzaren barruan, Hernaniko Udalak Gartzia Goldaraz eta Sagastialde gune batzuetako argiztapena berritu du.

Hernani Erabakiren parte-har-tze prozesuan herritarrek hala erabakita, Gartzia Goldaraz parkeko (txakurrak aske ibiltzeko gunea) eta ondoan dagoen haur parkeko argiteria berritu dituzte udal langileek. Azaldu dutenez, lehengo argi laranjak ordezkatu dituzte led teknologiako luminaria zuriek. Guztira, 14 puntu jarri dituzte. Argi zuriak, hobeto argiztatzeaz gain, uniformitatea ere lortzen da, baita %75eko aurrezpen energetikoa ere. Argiztapen sistema horren eraginkortasun energetikoa A mailakoa da. Obraren kostea 8.875,06 eurokoa izan da.

Horretaz gain, Sagastialdeko espazioaren argiztapena ere berritu dute udal langileek. Horretarako, argi-sarea luzatu behar izan dute eta, ondoren, hiru led puntu instalatu dituzte.

Fotos

Vídeos