Udalak daukan itzulpen maleta herritarren eta elkarteen eskura jartzen du

Maletak 29 aurikular, 2 mikro eta ahotsa transmititzeko 2 tresna dauzka./
Maletak 29 aurikular, 2 mikro eta ahotsa transmititzeko 2 tresna dauzka.

2017an 40 eskaera egin ziren, Hernanin eta herritik kanpo, eta erabiltzaileen balorazioa «oso baikorra» izan zen

MARÍA CORTÉS HERNANI.

Hernaniko Udalaren Euskara Zerbitzuak itzulpen maleta bat dauka, herritarren eta elkarteen esku jartzen duena. Udalak 2017an izan zituen erabilera datuak ezagutzera eman ditu, eta «erabiltzaileen balorazioa oso baikorra» izan dela azpimarratu du, «2017an 40 eskaera egin ziren».

Gehienetan herri elkarteek eskatu dute antolatu dituzten hitzaldietan edo bestelako ekitaldietan erabiltzeko. Hala ere, herritik kanpoko eskaera batzuk ere egon ziren: Legorretako udala, Tokikom...

Bestalde, erabiltzaileen balorazioa oso baikorra izan da; «erraza, praktikoa eta erabilgarria» dela nabarmendu dute gehienek. Maletak dakartzan onuren artean bi goraipatu dituzte: batetik, aurkezpena edota bilera hizkuntza bakarrean egiteak ekintza arintzen duela eta, bestetik, hizkuntza normalizatzeko aurrerapen handia dela. «Euskaraz ulertzen duenak aukera baitu euskaraz jarraitzeko eta hobetzeko bere ulermen maila eta euskaraz uler-tzen ez duenak aukera baitu komunikazioa arazorik gabe jarraitzeko», azaldu dute..

Eskaerak egiteko aukera

Maletak 29 aurikular, eta hizlari eta itzultzailearentzat ahotsa emiti-tzeko eta mikro bana dauzka. Erabili nahi izanez gero, Euskara Zerbitzuarekin jarri behar da harremanetan erabili nahi den data zehazteko. Gainera, maleta jasotzeko leku eta ordua adostu eta beharrezkoak badira azalpenak eman eta ekitaldia amaitu ondoren, maleta entregatzerakoan informazio fitxa bat betearazten zaie erabiltzaileei « ondo funtzionatu ote duen eta zenbatek erabili duten jakiteko».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos