Udal langileek beste iturri bat jarri dute Sorgintxulo auzoan

Iturria jarri berri dute udal langileek Sorgintxulon. /
Iturria jarri berri dute udal langileek Sorgintxulon.

HERNANI.

'Hernani Erabaki', iazko partehartze prozesuan, herrian iturri gehiago jartzeko proposamena aukeratu zuten hernaniarrek. Iturri bat, txakurrentzako ere egokitua, Iturmendin jarri zuen Udalak joan den hilean. Bigarren iturria Sorgintxulo auzoan jarri berri dute udal langileek, auzo elkarteak hala eskatuta, Sorgintxulon ez baitzegoen iturririk. Jarri aurretik, ostera, ur hornidura sarea eta saneamendukoa aztertu dute udal langileek eta, teknikoki bideragarria izatez gain, koste gutxiena zuen kokapenean jartzea erabaki zuten teknikariek.

Obraren kostea 3.240 eurokoa izan da. Proposamen horren barruan, Gartzia Goldaraz kalean hirugarren iturria jartzea aurreikusita dago; hura ere txakurrentzako egokitua.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos