Txistu doinuak entzun ziren udaletxeko arkupeetan

Kontzertua udaletxeko arkupeetan eskaini zuten. / JUANFER
Kontzertua udaletxeko arkupeetan eskaini zuten. / JUANFER

Musika Eskolakoek kontzertu berezia eskaini zuten Euskararen Eguna eta Euskal Herriko Txistulari elkartearen urteurrena ospatzeko

HERNANI.

Saio berezia eskaini zuten igandean Hernani Musika Eskolako txistulariek. Udaletxeko arkupeetan aritu ziren eguerdian, bi ospakizun tarteko: Euskal Herriko Txistulari Elkartearen 90garren urteurrena; eta Euskeraren Eguna. Hori horrela, programa berezia prestatu zuten, elkartearen partiturekin, eta euskerari eskainitako doinuekin.

Entzun ziren kantuen artean, Felipe Arrese-beitiaren 'Euskera, oi euskera' bertso sonatuei Imanol Urbietak jarritako doinua, Xalbadorrek 'Herria eta hizkuntza' bertso sortarako erabili zuena, edo Oskorrik Beñat Etxepareren 'Sautrela'-ri jarritakoa adibidez eta 'Gorbeako gurutzea', 'Koxori', 'Euskal Herrian euskaraz'.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos