Bi saio Biterin, 'Baietz Hernanik' egitasmoaren erronkalari berrientzat

HERNANI.

Baietz Hernanik egitasmoaren baitan, bi zita jarri ditu Euskara Ari Du elkarteak, aste honetarako. Identifikatzaile-banaketa eta aholku-saioak izango dira, gaur 19:00etan, eta larunbatean, 12:00etan. Martxoan erronka hasiko dutenei luzatu diete deia.

Halaber, Euskara ari dukoek otsaileko erronkalariei ere egun horietarako dei egiten diete lehen gogoeta-saioetan parte hartzeko. Gogoeta-saioetan, erronka egitean bizi izandako zailtasunei buruz hitz egingo dute, eta zailtasun horiei irtenbideak bilatzen saiatuko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos