Portu eta Elizatxokoek eskatu duten txartela jaso dezakete HHZko bulegoan

HERNANI.

Portu eta Elizatxoko bizilagunek, bertako etenaldiek dirauten bitartean, txartel bat eska-tzeko aukera dute sartu eta irteteko eta onartutako eskaeren txartelak prest daude eta Udaletxearen sarreran dagoen HHZko bulegoetan (Herritarren Harrera Zerbitzua) jaso daitezke. Jasotzeko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:00etara, eta hilaren lehenengo eta hirugarren larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara.

Bihartik aurrera, apirilak 16, Elizatxo ikastolaren sarrera eta irteera orduetan, 20 minutuz, trafikoa etengo da Leokako labaderotik trenbide azpiko tuneleraino. Trafikoa etengo da 8:45etik 9:05etara eta 16:15etatik 16:35etara.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos