«Une politiko bereziaz» hitz egingo du gaur arratsaldean, Biterin, Arnaldo Otegik

DV HERNANI.

Hasiera batean iragarritako datatik atzeratu egin behar izan zen, baina azkenean, gaur izango da, 19:00etan Biterin, Arnaldo Otegi Hernanin, EH Bilduren eskaintza politikoari buruz aritzeko.

'Gure geroa gobernatzeko' hitzaldi zikloa eskaintzen ari da EH Bildu Euskal Herrian, eta horren barruan, Hernaniko Biteri kultur etxean izango da Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusia gaur arratsaldean. «Une politiko berezia eta bizia bizitzen ari da Euskal Herria eta ireki diren katebegiei erantzuna emango die Otegik bere hitzaldian. Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako estatus politiko berria eta horren edukiak eztabaidatzen ari dira azken hilabeteetan Gasteizko Legebiltzarrean. Baina hurrengo asteetan, areagotu eta bizitu egingo da eztabaida hori. Panorama argituko da. Talde politiko bakoitzak egin du bere proposamena ('Autonomiatik subirautzara' dokumentua). Hain justu, proposamen horren eduki eta gako nagusiak azalduko ditu Otegik, bere testuinguruari lotuta», azaldu dute antolatzaileek.

Era horretara, EH Bilduko koordinatzaile nagusiak arreta berezia jarriko dio bere hitzaldian «Espainiako estatuak bizi duen inboluzio demokratiko sakonari eta herri honetan eman beharreko erantzunari». Horrez gain, gogoan izango du Kataluniako egoera, pentsiodunen borroka, mugimendu feministak kalean astindu izana...

Kontu horiek guztiak elkarrizketa formatuan landuko ditu Otegik. Eta, nola ez, Biteri kultur etxera bertaratzen diren guztiek beraien galderak eta zalan-tzak azaldu ahal izango dizkiote EH Bilduko koordinatzaile nagusiari.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos