Petra Elser-ek euskara erabilerari buruzko hitzaldi bat eskaini zuen Biterin

Petraren hitzaldia Biteri kultur etxean izan zen. /
Petraren hitzaldia Biteri kultur etxean izan zen.

HERNANI.

Duela gutxi Petra Elser, itzultzailea eta Banaiz Bagara Elkarteko zuzendaria izan zen Biterin, Euskal Herriaren iruditeria berria sortzeko pista batzuk ematen. Petrak 15 urte daramatza gure artean bizitzen, eta azken hamar urteetan euskara etorkinekin lan-tzen aritu da Banaiz Bagara Elkartearen bidez. Euskal Herrira etorri aurretik ikasi zuen euskara, eta euskaraz bizitzeko asmoarekin etorri bazen ere, bere esanetan, «ez da uste bezain erraza izan».

Gauza asko aipatu zituen hi- tzaldian, eta pista asko eman zituen etorri berriekin lanean ari direnentzat. Petrak esan zuen Euskal komunitate bat irudikatu nahi badela, «haiek eta gu kontzeptuak apurtzen hasi behar dugu, eta gu kontzeptua jartzen erdigunean. Denok jarri behar dugu zerbait geure aldetik».

«Euskaraz bizi nahi duen bati euskaraz egiten ez dionak hizkuntza-eskubideak urratzen dizkio. Kontzeptu hori garbi izan behar dugu, eta ez dakitenei adierazi egin behar diegu. Errespetuz adierazi, baina sendo» esan zuen, «euskara ez dakitenek ikasteko ardura ez da euskaltegiena soilik, euskaraz dakigun guztiona baizik. Akademian ez ezik, beste espazio batzuetan ere ikas daiteke eta ikasteko aukera izan beharko lukete. Gure ardura ere bada ikasten laguntzea, polikiago hitz eginez eta pazientzia handiagoa izanez».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos