Osiñaga auzo elkartea

Urtero bezala aurten ere, udari amaiera emateko, egun pasa bat antolatu du Osiñagako Auzo Elkarteak. «Bidaia irailaren 3an, igandea, izango da. Errioxara joango gara, Biasterira (Laguardia), hain zuzen. Bertan herria bisitatzeko, eta Eguren Ugarte bodega bisitatzeko aukera izango dugu eta bazkaria han izango da. Autobusa Auzo Elkartearen kontura da. Bazkaria norberak ordaintzen du. Helduen bazkaria 40 euro izango da eta haurrena 15 euro», adierazi dute elkartetik. Izena emateko, auzo elkarteko komisioko edozeinekin kontaktuan jarri behar da eta azken eguna horretarako igandea, abuztuak 27, izango da.

Fotos

Vídeos