Oiarbide sagardotegia nagusi, Elur Txori elkartearen XXXV. Sagardo Txapelketan

Elur Txoriko atarian, saridun, parte-hartzaile eta elkarteko kideak./
Elur Txoriko atarian, saridun, parte-hartzaile eta elkarteko kideak.

HERNANI.

Aurreko larunbatean egin zuten Elur Txori elkartean XXXV. Sagardo Txapelketa, eta Astigarragako Oiarbide sagardotegia izan zen nagusi, 1.136 punturekin. Atzetik geratu ziren Setien (1.132 punturekin), Astiazaran (1.127 punturekin) eta Rufino (1.109 punturekin). Horiez gain, beste sagardotegi batzuk ere hartu zuten parte: Altzuetak, Alberrok, Elorrabik, Zelaiak, Iparragirrek eta Elutxetak, hain zuzen. Giro ona izan zen nagusi afarian, Antton Garin bertsolaria alaituta.

Elkarteak eskerrak eman nahi izan dizkie bai partehartzaileei, baita laguntzaileei ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos