Musika Eskolako txistulariak Salamankan izango dira asteburu honetan

DV HERNANI.

Asteburu honetan Musika Eskolako txistulariak Salamankako festetan izango dira kontzertu bana eskaintzen. Joan den uztailean salamankarrak izan ziren beraien musika eta dan-tzekin gure herria bisitatu zutenak eta orain hernaniarrak izango dira euskal musika eta dan- tza tradizionalak erakustera hara doazenak. Oiartzungo dultzaineroak eta Errenteriako Erein-tza dantza taldeko dantzariak lagun, txistu-danbolinen musikan oinarritutako kontzertuak emango dituzte, gaur eta bihar eguerdiz, katedraleko enparantzan. 35 lagun dira joatekoak denera, 15 txistulari, eta hauekin albokari, dultzainero eta dantzariak, Oiar-tzungo Soinuenea fundazioak eta Musika Eskolako txistulariek Salamankako nstituto de las Identidades delakoarekin batean antolatutako elkartrukean.

Salamankan, Zamora, Kataluinia, Probentza eta Europako beste zenbait tokitan bezala, hiru zulotako flauta eta danbolina dira herri musikan gehien erabilitako tresnak, Euskal Herrian txistu-danbolinen pare. Tresna beretsuak izan arren, historia eta tradizio luze eta ezberdinak bereizten dituzte, eta bat izan arren anitz izate horrek eragin du, aspalditik, elkar hobeto ezagutu nahia. Asmo horrekin antolatu dituzte hango eta hemengo eskolek elkartruke hauek, bide batez kultura ezberdinok jendearen gozagarri eskainiz.

Fotos

Vídeos