Musika Eskolako abesbatza, txistulariak eta Eresoinka taldea, gaur Milagrosan

HERNANI.

Gaur arratsaldean, 19:30ean Milagrosan, Eguberrietako kontzertu berezia antolatu da Musika Eskolako abesbatza, txistulariak eta Eresoinka taldearen eskutik. Ohikoa izaten da urte garai honetan Eguberrietako doinuz abesbatza eta txistulariek eskaintzen duten kontzertua, baina aurten badu berezitasunik. Izan ere, 80 urte betetzen dira, besteren artean, Gabriel Olaizola hernaniarrak bultzatu eta zuzenduta, Eresoinka talde sonatuak euskal kantu eta dantzak Europa eta Ameriketan barrena zabaltzeari ekin ziola. Gertaera hura gogoratuz, Eresoinkaren errepertorioko doinu ezagunenetako batzuk hartu eta buelta bat eman nahi izan diote Anitz musika elkartekoek, pop-jazz eta gaurko modako erritmoetara ekarriz. Dakapo abesbatza eta Leokadisti txistulari taldearen gabonetako doinuez gozatu eta Eresoinkarekin batera kantatuz, Eguberriak alaitasunez hasteko gonbidapena zabalduta dago.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos