Larunbatean ospatuko da kulturaren inguruko lan-jardunaldia Biterin

Udalak hausnarketa eta eztabaida prozesu bat jarri du martxan eta hainbat foro, hitzaldi eta lan-saio antolatuko dira apirila arte

HERNANI.

Hernaniko Udalak kulturaren inguruko hausnarketa eta eztabaida prozesu bat jarri du abian, eta datorren apirilera arte hainbat parte hartzeko foro, eztabaida, elkarrizketa eta lan-saio bideratuko dira.

Prozesuari hasiera emateko, lan-jardunaldia antolatu du Udalak larunbaterako, hilak 25, Biteri.

Lan-saioa goizeko 10:00etan hasiko da, eta Koro Etxeberria kultura zinegotziak eta Agurtzane Aizpuru kultur teknikariak ongi etorria emango dute, prozesua aurkeztearekin batera. Ondoren, Josu Landa eta Gotzon Barandiaranen elkarrizketa-solasaldia izango da, 'Kultura herri baten nortasun eta kohesiorako tresna' hizpide hartuta.

Atsedenaldia eta gero, bi esperientzia ezagutzeko aukera egongo da: Gernikako Astra kulturarako sormen fabrika, batetik; eta, bestetik, Azpeitiako Kulturaz kooperatibarena, besteren artean Sanagustin kulturgunea, Soreasu Antzokia eta Dinamoa sormen gunea kudeatzen dituena.

Goizari bukaera emateko, parte hartzaile guztiekin world-cafe saioa egingo da. Ekitaldian edozein kultur eragilek zein kulturarako interesa duen edonork parte har dezake, eta aurrez izena eman beharra dago, osteguna baino lehen, kultura@hernani.eus helbidean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos