Hiri barruko autobusean bi moldaketa astelehenetik aurrera

HERNANI.

Hernaniko hiri barruko autobusean bi moldaketa egingo dira zerbitzua hobetzeko asmoz. Azaroaren 13tik aurrera gauzatuko dira aldaketak froga bezala eta urtearen amaieran baloratuko dira behin betiko bihurtu ala ez.

Hernaniko hiri barruko autobusaren goizeko zerbitzuan, autobus batzuk oso beteta joaten direla ikusita, egokitzapen txiki batzuk egingo ditu Udalak. Zerbitzua hobetzeko asmotan, honako ordutegi aldaketak egongo dira: Zikuñagatik 8:10ean atera-tzen dena 8:25ean aterako da urtea amaitu arte, 15 minutu geroago. Ohiko ibilbidea egingo du, egungo geldialdi berak eginez. Horretaz gain, Elkanotik 8:30ean hasten den ibilbidea 8:35ean hasiko litzateke, 5 minutu beranduago. Zerbitzu honen ibilbideak aldaketa bat izango du; ez da Txantxillara joango. Elkanon hasiko da eta, ohiko ibilbidea egin ondoren, Antziola kaletik zuzenean Zinkoeneara joango da eta hemendik Portura eta, gero, Elkanora bueltatuko da.

Ordutegi berria azaroaren 13an hasiko da. Urte bukaeran emai-tzak aztertuko ditu Udalak eta behin betiko erabaki hartuko du.

Fotos

Vídeos