Hernaniren aldaketaz eta pertsona helduen egoeraz aritu zen herriko udaltzain burua

Partaideak elkartu ziren gero kiroldegian. /
Partaideak elkartu ziren gero kiroldegian.

Ttapa-ttapa egitasmoaren barruan antolatutako hitzaldia ospatu zen Biteri kultur etxean

HERNANI.

Hernaniko Udalak, jarduera fisikoaren bitartez, gizarte aktiboagoa eta osasuntsuagoa sor-tzea du helburu. Ttapa ttapa egitasmoaren helburuak bat datoz bai jarduera fisikoarekin eta bai gizarte aktiboago eta osasuntsuago bat sor-tzearekin. «Baina ez hori bakarrik, pertsona helduen sozializazioa (elkarrekin egon, bakardadearekin hautsiz) eta prebentzioa (menpekotasuna edo arriskutsuak izan daitezkeen jarduerak ekiditeko informazioa eman) lantzen ditu», adierazi dute arduradunek.

Urtean zehar, erorketak saihestu, kalean modu arduratsuan nola ibili (bide heziketa), sagardotegietara bisita egin (aisialdia), gai eta jarduera desberdinak antolatzen ditu Ttapa ttapa egitasmoak.

Hitzaldia

Duela egun batzuk Biterin 120 pertsona inguru bildu ziren Hernaniko Udaltzain burua den Andoni Mirenak eskaini zuen hitzaldia en-tzuteko. Azken 70 urteetan Hernani nola aldatu den eta pertsona helduak urte horietan nola aldatu diren inguruan aritu zen. Herriko leku desberdinen argazkiak, duela 50, 60 eta 70 urtekoak, eta gaur egungoak konparatuz, aldaketa hauek eguneko bizi kalitatean duten eraginaz hitz egin zuen.

Bukatzeko, parte hartzaile guztiak kiroldegira abiatu ziren, bertan prestatu zuten hamaiketako goxo bat dastatzera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos