Hernaniko ikasleek emaitza onak lortu dituzte Arrasateko Akordeoi Txapelketan

Hernaniko Musika Eskolako ikasleak, Arrasaten txapelketa bukatu eta gero. /
Hernaniko Musika Eskolako ikasleak, Arrasaten txapelketa bukatu eta gero.

DV HERNANI.

Arrasateko Akordeoi Txapelketak badu sona, gazte mailako txapelketa onenetakoa delako, eta Hernani Musika Eskolako ikasleek urtero ekartzen dituzte emai-tza onak, handik. Aurreko asteburuan izan zen eta Hernaniko ikasleek honako emaitzak lortu dituzte:

10 urte arte, A hastapenean, Miren Rodríguezek urrezko domina lortu du eta Enara Gonzalez eta Leire Truyo zilarrezko dominarekin etorri dira.

12 urte arte, B mailan, Elene Lopezek eta Intza Otamendik zilarrezko domina lortu dute.

15 urte arte, C hastapenean, Miren Del Castillok eta Naia Lorentek urrezko domina lortu dute eta Ekhiñe Gurrutxaga, Uxue Navarro, Naiara Nuñez, Araitz San Emeterio eta Uxue Zugastik zilarezko dominarekin etorri dira. 15 urte arte, C mailan, Ainhoa Azabalek eta Nagore Bengoetxeak urrea ekarri dute eta Nora Lopezek zilarra.

Ganbara 1ean, Elene Lopez, In-tza Otamendi, Araitz San Emeterio eta Uxue Zugastik osatu zuten taldeak zilarrezko domina lortu zuen.

Ganbara 2an, Ainhoa Azabal, Nagore Bengoetxea, Miren Del Castillo, Nora Lopez eta Uxue Nabarrok osatu zuten taldeak zilarrezko domina lortu zuten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos