Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Miren Gojenolak, Judith eta Jorgeren doinuek lagunduta, testu antzeztu eta musikatua eskaini zuen. ARGAZKIAK MARÍA
«Hernaniko herriaren izenean, eskerrikasko Bertso Eskola»

«Hernaniko herriaren izenean, eskerrikasko Bertso Eskola»

Herrian eta herritik kanpo daukan garrantzia ikusita, Udalak Bertso Eskolari omenaldi berezia egin zion udaletxeko areto nagusian

MARÍA CORTÉS

HERNANI.

Domingo, 18 de febrero 2018, 00:57

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udalak, «herriaren izenean», omenaldia egin zien Hernaniko Paulo Ttikiya bertso eskolako hiru hamarkada luzetako ibilbidearen parte izan diren sortzaile eta bertsolariei.

Udaletxeko areto nagusian bildu ziren ostiralean. Judith Montero, saxofoi-jolearen eta Jorge González gitarra-jolearen hasierako emanaldia ondoren, antolatzaileek Bertso Eskolaren ibilbidea azaltzen zuen bideo baten proiekzioa jarri zuten, Naroa Iturrik ongi etorria eta eskerrak eman ondoren. «Bertsozaletasunak erro luzea eta sendoak ditu Hernanin. 36ko Gerrak, ondorengo diktadurak, ahul eta makal utzi zuen bertsolaritza. Baina herrian bazegoen gogoa, eta adineko talde horrek ilusio handiz piztu zuen berriz bertsolaritza Hernanin, eta indarrez, gainera. 80ko hamarkada oparoa izan zen eta urte hauetan, herrian, ikastetxeetako bertso eskolak bateratu eta Biterin elkartzen hasi ziren. Horrek markatuko zuen herri Berso Eskolaren sorrera», azaldu zuen Iturrik.

Ekitaldiarekin jarraituz, Miren Gojenolak, musikoen doinuek lagunduta, testu antzeztu eta musikatua egin zuen, Estitxu Eizagirreren Bertso Eskolako bultzatzailetako batek idatzitako hitzekin.

Ondoren, alkateak, Luis Intxauspek, hartu zuen hitza. «Udaletxean egin degu omenaldia, hau da, herriko etxean. Eta ziur nago, herriaren izenean egiten ari garela. Hernaniar askok eta askok bere gogoa adierazi digute azken aste hauetan eta horrek oso ondo adierazten du Hernaniko Bertso Eskola garrantzitsua dela hernaniarrentzat. Gure bihotzean zaudetelako eta estimu handia dizuegulako. Eta ez zaigu arrazoirik falta. Bertso Eskolan hezi eta hazi zareten bertsolariak Hernani eta bere izena lau haizeetara zabaltzen dezutelako. Zuei esker Bertso Eskolak eta herria erreferente gara Euskal Herri osoko bertsolaritzan. Eta hori, egindako lanaren fruitua da. Eta garrantzi berekoa da, gaur egun haurrek trebatzeko eta bertsolaritza bizitzeko egiten ari zareten lana». Udalak, «herriaren gogoari bide emanez», antolatu du berz «ekitaldi xume hau. Eta emango dizuegun oroigarria, opari sinbolikoa da. Boligrafo hauekin, herriari egin diozuen, egiten ari zareten eta egingo diozuen ekarpena eskertzeko da. Gure desioa da, boligrafo hauekin Hernaniren izena bertsolaritzaren historian idazten jarrai dezazuen. Hernaniko herriaren izenean, bihotz bihotzez, eskerrik asko», amaitu zuen Luisek.

Omenduak

Bertso Eskolako gazteek betso bat eskaini ondoren, omenduei entzuteko ordua iritsi zen. Juanjo Uriak eta Jose Mari Gabiriak hartu zuten hitza, eskerrak eman eta bertsolaritzaren inguruan bizitako istorioak kontatzeko.

Ekitaldia, nola ez, bertsoekin amaitu zuten Udaletxean Aitor Mendiluzek, Unai Agirrek eta Maialen Lujanbiok.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios