Hernani Euskal Herriko dantzarien biltoki izango da asteburu honetan

Dantzari Txiki egunean. / MARÍA
Dantzari Txiki egunean. / MARÍA

Gaur, 17:00etatik 20:00etara, azken aukera Biterin Iraultza dantza taldearen euskal jantzien erakusketa ikusteko

MARÍA CORTÉS HERNANI.

San Joan Konpartsak antolatuta, aurten ere iritsi da Euskal Herri osoko dantzariak Hernanin elkartzeko asteburua. Astelehenean eman zitzaion hasiera, Biterin ikusgai dagoen erakusketarekin, hain zuzen, Iraultza dantza taldearen euskal jantzien erakusketa. Gaur egongo da ikusteko azken aukera, 17:00etatik 20:00etara.

Baina dantzarako unea asteburuan iritsiko da. Batetik, bihar dan-tzari txikienak aterako dira kalera. Eguerdiko 12:00etan Ttarlak egingo du buelta ( euri egingo balu Atsegindegin). Eta 17:00etan hasita emanaldia izango da Ttarla eta beste 8 talderen eskutik: Astigarragako Astigar, Donibane Lohizuneko Begiraleak, Urnietako Egape taldea, Errenteriako Ereintza, Donostiako Eskola, Oiartzungo Haurtzaro, Irungo Ibarla-Meaka eta Donostiako Trebeska. Dantza talde guztiek hasieran Agurra dantzatuko dute eta bukaeran, fandango eta arin-arina. Beraiekin, txalapartariak, bertsolariak eta irrintzilariak arituko dira.

Bestetik, igandean, zazpi probin-tzietako dantzariak elkartuko dira herrian. Gipuzkoatik etorritakoak: Ostargi, Hernaniko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Musika Eskolakoak, Azpeitiko Ikasberri taldea, Ereintza, Eskola, Ibarla-Meaka, Goizaldi, Kemen, Olarri eta Trebeska; Arabatik, Gasteizko Adurtza; Bizkaiatik, Bermeoko Alkartasuna taldea, Barakaldoko Laguntasuna taldea; Nafarroa Garaiatik, Iribaseko Basakaitz, Elizondoko Baztandarrak eta Iruñeko Ortzadar; Nafarroa Beheratik, Donibane Garaziko Garaztarrak; Lapurditik, Donibane Lohizuneko Begiraleak eta Miarritzeko Oldarra, eta Zuberoako Barkoxeko.

13:15ean Gudarien plazan agintari dantza, agurra, muxikoak, fandango eta arin-arina eta Larrain dantza dantzatuko dute. Eta 14:30ean, bazkari herrikoia, Atsegindegin. Ondoren, omenaldi eta erromeria.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos