Hainbat mozio mahai gainean jarriko dira gaur arratsaldeko Osoko Bilkuran

HERNANI.

Gaur Osoko Bilkura ospatuko da Udaletxean arratsaldeko 19:00etan eta bertan gai bat baino gehiago aztertuko dira. Besteak beste: Hernaniko Udalaren Zerbitzu Sozialak erakundearen 3/2017 kreditu aldaketarako espedientea (aurrekontuaren kreditu gehigarria); hiri hondakinak bildu eta tratatzeko Udal Ordenantza Arautzailearen Hirugarren aldaketa (Hasierako onarpena); Hernani Musika Eskola Publikoko zuzendaritza taldea berri-tzeko proposamena; 2017/0969 dekretuari berri ematea 'zinegotzi baten izendapena Gobernu Batzarreko kide bezala bertan behera uztea'; Bake Epaile eta bere ordezkoa izendatzeko proposamena; OH!-ren ordezkariak izendatzea Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patronatua erakunde autonomo lokaleko zuzendaritza batzordean. Bukatzeko, bi mozio aztertuko dira: EH Bildu taldeak aurkeztutako mozioa, Altsasuko gertaerak direla eta, eta Sareren mozioa.

Fotos

Vídeos