Giro ezin hobea egon zen Hernanin asteburuan, Euskal Jaien inguruan

Jende ugari egon zen asteburuan Euskal Jaietaz gozatzen.

HERNANI.

Euskal Jaia gero eta txertatuagoa dagoela Hernanin ikusi da asteburuan aurtengo programazio eta partehartzearekin. Baserritarrez jantzi eta kalera atera dira bizilagunak ondo pasatzera azken egun hauetan.

Jaiak ostiralean hasi eta igandean iritsi ziren amaierara sagarraren eta sagardoaren giroan eta gainera, 'Sagartu' ikuskizunak ehundaka lagun bildu zituen Tilosetan eta asteburua amaitzeko modurik egokiena izan zen. Baina lehenago, dozenaka ekintzetan parte hartzeko aukera egon zen: herri kirolak, musika, erraldoi eta buruhandiak...

Fotos

Vídeos