Giro ederrean hasi ziren Gazte Olinpiadak

Giro ederrean bildu ziren talde guztiak plazan aurtengo Gazte Olinpiadei hasiera emateko./  MARÍA
Giro ederrean bildu ziren talde guztiak plazan aurtengo Gazte Olinpiadei hasiera emateko. / MARÍA

Paella lehiaketa eta Opskarrak antolatu zituzten pasa den larunbatean eta hogeita bat talde izango dira aurten parte hartzen

MARÍA CORTÉS HERNANI.

Hasi ziren asteburuan Hernaniko Gazte Olinpiadak eta ondo hasi ere. Giro ederrean bildu ziren talde guztiak Atsegindegin, 21 talde guztira. Horien artean azkeneko bost edizioetan parte hartu duten taldeek eta guztiz berriak direnak hartu zuten parte: Ardi Ibili, Xatorkeitan, Apatxeak, Karakolinpikoak, Joker Stars, Harrapazank, Air Max, Brugalkaba, Pabo Rangers, Hankazgora, Kanika, Partido Bundista, Fundamentuik Ez, Salda Parranda Ta Gero, Hortzak Estutu, Batorrela, Konfusioa, Pelotoia, Pizti Nago, Hernanii 5.0, eta Axeri Txiki Infernu Handi.

Eguraldia ez zuten lagun izan eta paella lehiaketa Tilosetatik Atsegindegira mugitu zuten. Buru belarri aritu ziren goizetik plater onena prestatu nahian eta epamahikideek eguerdian dastatu zituzten. Lehenengo froga honetan, aurten, berezitasun bat izan zen eta osagai sekretu bana banatu zitzaien talde bakoitzari, sagarrak, hain zuzen.

Bazkalostean Opskarren txanda etorri zen. 21 pelikulen eszenak an-tzeztu zituzten; zein baino zein ezagunagoak. Lehendabizi 'Handia' ikusi zen eta langa gainditu zuten pixkana-pixkana. Bukatzeko, txaranga aritu zen kaleak girotzen. Eta gaualdean hasi ziren kontzertuak: Bad Sound Sistem eta Erokomeri, besteak beste.

Giro ona

Eguraldia petraldu arren giro ona mantendu zen egun guztian zehar. Hasierarik hoberena izan zuen aurtengo Gazte Olinpiadak, 'zurekin, zuekin, gurekin' aurtengo leloarrekin bat eginez. Honela, asteburu honetan hasi ziren eta ekainaren 16ra bitarte izango dira Gazte Olin-piadak. Astero izango da probaren bat, batzuetan larunbatetan izango da hori, eta beste batzuetan, aldiz, ostegun gauetan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos