Euskara ikasteko dei egin diete Udalak eta euskaltegiek herritarrei

Aurtengo ikasturterako euskaltegien matrikulazio-kanpainaren inguruan aritu ziren atzo Udaletxean.
/MARÍA
Aurtengo ikasturterako euskaltegien matrikulazio-kanpainaren inguruan aritu ziren atzo Udaletxean. / MARÍA

Matrikulazio kanpainia hilabete honetan amaituko da bi zentroetan eta aukera zabala dago apuntatu nahi duenarentzat

MARÍA CORTÉS DVHERNANI@GMAIL.COM HERNANI.

Udaleko Euskara saileko zinegotzi eta teknikaria, Udal Euskaltegi eta AEK-ko ordezkariekin batera, 2017-2018 ikasturterako euskaltegien matrikulazio-kanpainaren inguruan aritu ziren atzo Udaletxean.

«Hernanin kalitatezko euskaltegiak dauzkagu, bai Udal Euskaltegia eta bai AEK. Langile profesionalekin eta goxo eta maitasunez hartuko gaituztenak», adierazi zuen Koro Etxeberria zinegotziak. Gainera, «hizkuntzaren iraupena eta erabilpena gazteengan jartzen dugu, baina helduen ardura ere bada. Guk ere badugu zer esan eta zer egin, izan ere, euskara ikastea eskubide bezala ikusten dugu Udalean».

Joseba Arbelaitz, Udal Euskaltegiaren ordezkarian hitzetan, «asko dauka irabazteko euskara ikastera animatzen dena. Ateak irekiko zaizkio euskal komunitatean eta lan munduan sarbide hobeak izango ditu. Jubilatzeko atarian daudenak adibidez, denbora gehiagorekin agian eginbehar hori betetzeko aukera polita daukate aurrean».

Hizkuntzaren normalizazioa lortzeko eta erabilera suspertzeko lan horretan, euskaltegietan bertan aurkitzen dira euskararen ikaskuntza, erabilera eta normalizazioa sustatzeko tresnak. Aurten ere mota guztietako ikastaroak antolatu dira, moduan, epean zein metodologian ikaslearen ezaugarrietara egokituta. «Aukera presentziala, astean bitan, hirutan edo lautan jaso daitezke klaseak, goiz, eguerdi, arratsalde edo iluntzeetan. Bestetik, maila guztietako taldeak osatuko dira, eta mota guztietako azterketak prestatzen ere lagunduko dugu. Era berean, autoikaskuntza metodoa ere aukeratu daiteke edo online ikastaroak egiteko aukera dago. Baina klaseez gain, besteko ekintzak ere antolatzen dira ikasturtean zehar euskararen inguruan», azaldu zuen Ixiar Erasun, AEK-ko ordezkariak.

Diru-laguntzak

Aurreko urteetako ildoari jarraituz, udalak diruz lagunduko ditu euskaltegian arituko diren Hernaniko herritarrak. Arazo ekonomikoak dituztenek eta agiri bidez justifika dezaketenek laguntza jasotzeko aukera izango dute, baita gazte, jubilatu edo langabezian daudenek. «Matrikularen %90 jasoko dute ikasturte amaieran eta gainerako herritarrek, aldiz, matrikularen %70». Gainerera, matrikulazioa ordaintzeko arazoak dituztenek ere laguntza jasoko dute, «ez dugu nahi dirua oztopo bat izan dadin euskara ikasteko», azaldu zuen Etxeberriak.

Informazio gehiago edo euskaltegian apuntatu nahi duenak AEK-ra edo Udal Euskaltegira hurbildu besterik ez du. «Hilaren 29an amaituko da AEK-n matrikulatzeko epea. Horretarako, ordutegia honako hau da: 9:00etatik 13:00etara eta 17.30etatik-19:00etara». Udal Euskaltegian berriz, «ostiral honetan, hilak 22, amaituko da epe ofiziala, baina datorren astean zehar ere aukera egongo da osatutako taldeetan izena emateko. Gure kasuan, 9:30etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara izango da ordutegia».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos