Euskara ari du elkartearen hitzaldia gaur 7:00etan Biteri kultur etxean

HERNANI.

Iluntzeko 7:00etan, Hernaniko Udalak eta Euskara Ari Du elkarteak elkarlanean antolatuta, Hernaniko datu soziolinguistikoen irakurketa egingo da Biteri Kultur Etxean. Euskarak Hernanin izandako bilakaera izango da bertan hizpide.

Nola ulertu euskararen ezagutzaren eta erabileraren arteko koska hori?, zergatik daude horrenbesteko aldeak auzoen artean?, zer dela-eta da gaztelania nagusi Hernaniko etxe gehienetan?, izango dira galderak.

Horrelakoez arituko zaizkigu Aztiker Soziologia Ikerguneko Iñaki Ruiz de Pinedo eta Ekhi Zubiria.

Euskara Ari Duk beste hainbat hitzaldi eta jarduera antolatuko ditu laster hasiko den urtebeteko erronkan, eta hitzaldi hauxe izango da jarduera horietako lehena.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos