Euskal Herriko albokariak elkartuko dira asteburu honetan herrian

Iaz Atsegindegi plazan egin zen Euskal Herriko alboka joleen ekitaldi nagusia./JUANFER
Iaz Atsegindegi plazan egin zen Euskal Herriko alboka joleen ekitaldi nagusia. / JUANFER

Gaur leku ezberdinetatik etorritako musikarien topaketa eguna izango da eta hainbat ekintza burutuko dira

MARÍA CORTÉS DVHERNANI@GMAIL.COMHERNANI.

Albokarien Hernaniko XXIII. Topaketa egingo da gaur eta bihar eta urtero bezala, Euskal Herri osoko albokari, pandero-jole eta albokazaleak elkartuko dira herrian. Albokariek zita berezia izango dute asteburu honetan Hernanin, topaketaren 24. edizioan. Goizean hasi eta alboka doinuek zipriztinduko dute herriko Kaxkoa, etenik gabe, iluntzera arte.Albokariek, gainera, beste hainbat musikarien laguntza izango dute herria girotzeko.

Albokaldia

Udaletxeko arkupeetan egingo dute aurreneko topaketa, gaur goizeko 11:30ean, albokari, panderojole eta albokazaleek. Ondoren, Kaxkoan zehar egingo dute kale buelta alboka taldeek, eta eguerdiko 13:00etan izango dute zita nagusia Tilosetan: Albokaldian. Han, edo Atsegindegin eguraldiak lagunduko ez balu, eskainiko dute emanaldia Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroatik etorritako albokari taldeek. Bertan izango da, baita ere, alboka egileen azoka.

Santa Barbara elkartean bazkalduko dute ondoren, eta arratsaldez, kale buelta errepikatuko dute, taldeka.

Bihar, Bidaia taldea

Aurtengo edizioa modu berezian bukatzeko, bihar Bidaia taldearen kontzertua izango da, arratsaldean, 18:30etan hain zuzen, Milagrosan. 'Hitza' diska berria aurkeztuko dute, Aitor Sarasua, Xabier Amuriza, Amets Arzalluz eta Daniel Landart olerkarien hitzekin jatorrizko sorkuntzekin osatua.

Euskal Herriaren eskualdeen ritmoetan eta doinuetan miatuz, munduko beste kulturekin nahastuz (Maghreb, Balkan edo Cajun), bidaiaren ideia ongi azpimarratzen du 'Hitza' diskoak. Giro berezi bat ematen dio albumari Alboka eta zarrabetaren ezkontzak, 'open tuning' folk gitarra edo banbuzko klarinetearen laguntzarekin. Grabaketa osoan gaurko bateria eta ohiko perkusioen (Tabla, Cajón, Djembe, Zarb edo Bendir) nahasketak bidaia aberasten du gainera.

Fotos

Vídeos