Euskal giroa ez da falta asteburu honetan herriko kaleetan

Atzoko Euskal Jaien programazioaren barruan, herri kirolaz, abeltzaintza azokaz edo talo dastaketaz gozatzeko aukera egon zen.
Atzoko Euskal Jaien programazioaren barruan, herri kirolaz, abeltzaintza azokaz edo talo dastaketaz gozatzeko aukera egon zen. / MARÍA

Sagartu lanarekin, Oinkari eta Hikaren eskutik, amaituko dira gaur aurtengo Euskal Jaiak

MARÍA CORTÉS DVHERNANI@GMAIL.COMHERNANI.

Hernaniko Euskal Jaiak gaur amaitzen dira, baina hiru egunetan zehar aritu dira herria giro-tzen txoko desberdinetan. Festa giroa jartzen lehenak, Pirritx, Porrotx eta Marimotots izan ziren Musika Eskolakoekin batera, baina atzo festak jarraitu egin zuen eta euskal munduarekin lotuta hainbat ekin-tza ospatu diren, besteak beste, abeltzaintza azoka, talo eta txakoli dastaketa, antzinako jokoak, erraldoi eta buruhandien irteera, herri kirolak, haurrentzako ekintzak eta musikarekin lotutakoak.

Urtetik urtera programa erakargarria prestatu dute Euskal Jaien inguruan, hernaniar guztientzat pentsatuta. Gaur, amaitzeko, Sagarra eta Sagardoaren Eguna ospatuko da Gudarien Plazan, sagardo dastaketarekin 11:00etan. Baina lehenago, 9:00etan, Txistulari Bandaren diana eta 10:00etan, XXXVIII Pablo Lasa Artisau Azoka irekiko da Plaza Berrin. Ondoren, pilota partidak (eskuz eta palaz), Tilosetan, eguerdiko hamabietan. Eta ordu berean, Gudarien plazan, XX. Trikitixa Txapelketa.

Arratsaldean berriz, 19:30ean, Euskal Jaiak itxiko ditu Sagartu an-tzezlanak, Oinkari dantza taldea eta Hika Teatroaren eskutik, Tilosetan.

Fotos

Vídeos