Estimulazio musikal goiztiarren tailerrak martxan dira berriro

HERNANI.

Kaxko elkarteak, Hernaniko Udalaren eta MusikHazi Gipuzkoako Musikoterapia elkartearen laguntzarekin, martxan jarri ditu berriro estimulazio musikal goiztiarraren tailerrak.

Asteartero egingo dituzte tailerrak, goizez, Biteri kultur etxean. Ordubetekoak izango dira saioak, hain zuzen, 10:45etik 11:45era bitartean.

0-3 urteko haurrentzat

Tailer horiekin sendotu nahi dute haurren garapena, musikaren bitartez, eta baita gurasoekiko lotura afektiboa sustatu ere. Zehazki, 0-3 urte bitarteko haurrei, eta beraien gurasoei dago zuzenduta.

Antolatzaileek azaldu dutenez, «tailerretan parte hartzea doan da eta nahi duten guztiei dago zuzenduta. Baina hori bai, parte hartzeko, beharrezkoa da aurrez izena ematea». Horretarako, bi bide jarri dituzte aukeran Kaxko elkartetik, batetik, info@musikhazi.com helbide elektronikora idatziz, edo bestetik, 608 193 701 telefono zenbakira deituz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos