Erraustegia egiteko emandako baimenaren aurkako helegitea

HERNANI.

Eusko Jaurlaritzak Zubietako erraustegia egiteko emandako baimenaren aurkako helegitea jarri du Hernaniko udalak, Oiar-tzungo eta Usurbilgoekin batera. Hiru udalerriotako ordezkarien iri-tziz, «Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila Zubietako erraustegiaren konplize bihurtu da prozedurak bete gabe IBBa eman diolako».

2016ko apirilaren 11ko ebazpenean Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuordeak EAJk eta PSE-EEk Zubietan egin nahi duen erraustegiaren Ingurumen Baimen Bateratua (IBB) eman zion Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresari. Aurrekariak ezagututa, Hernaniko, Oiartzungo eta Usurbilgo udalok errekurtsoa jar-tzea erabaki zuten. Izan ere, salatu dutenez, «ikusi dugu Eusko Jaurlaritzak, prozedura guztiak ahaztuta, Ingurumenaren Baimen Bateratua automatikoki eman duela». Gainera, «arrazoi ugari daude egoera hau salatzeko: Eusko Jaurlaritzak prozedura guztiak urratu ditu, ingurumenaren ikuspuntutik erraustegiaren proiektua kaltegarria da eta Europako zuzentarauak zein hortik eratorritako legedi eta plangintzen irizpideak urratzen dira. Ingurumen Saila zergatik ibili da presaka 11 lanegunetan dena tramitatzeko? Ingurumen Sailaren funtzioak ingurumenaren zaintza izan behar badu ere, interes partidistei erantzun diola argi ikusi dugu» salatu dute.

Beraien ustetan, «erraustegiaren proiektua batzuentzat zein garran-tzitsua den jakin badakigu. Edozein pauso emateko presaka eta korrika, ezkutuan eta modu ezegokietan ikusi izan ditugu EAJk eta PSEk Gipuzkoako Hondakinen Kontsor-tzioan dituzten ordezkariak. Oraingo honetan, Zubietako erraustegia egiteko bidea erraztu dietenak, beharrezko prozedurak jarraitu gabe, Jaurlaritzako Ingurumen Sailekoak izan direla».

Gipuzkoarron «osasunarentzako, ingurumenerako eta ekonomiarako kalte handiak ekarriko dizkigu proiektu honek, beraz, ezin dugu isilik geratu Ingurumen Sailak egindako prozedura eta arau urratzeak ikusita», adierazi dute.

Fotos

Vídeos