Egun osoko festa antolatu da gaurko Txantxilla auzoan

HERNANI.

Atzo hasi zire Txantxillako jaiak, baina gaur egun osoa hartuko du festak, 10:00etan txistulariak dianarekin abiatzen direnetik. Krossak markatuko du goiza; txikienak aterako dira lehendabizi, eta nagusiak ondoren.

Ume jolasak, 10:45etatik, eta sagardo dastaketak, 12:00etatil, emango die bidea, eguerdiko txupinazo eta omenaldiari. Aurtengoan, Jeannette Juan Dominguezi.

Bazkaria, toka txapelketa, haurrentzako ikuskizuna eta txokolatada izango dira arratsaldean. Eta baita arimen kalejira ere, dultzaineroek lagunduta. Arratsaldeko 20:00etatik aurrera, pintxo-potea Matraka elektrotxarangak lagunduta eta 23:45etan, festen amaiera.

Fotos

Vídeos