Delorean taldearen kontzerturako sarrerak salgai daude Biterin

HERNANI.

Hilaren 15ean Delorean taldeak kontzertua eskainiko du Biteri kultur etxean, 22:30ean. Joan nahi duenak sarrerak erosteko aukera dauka Kultur Etxean, 7 eurotan.

'Mikel Laboa' du izena Delorean taldearen lan berriak. «Laboaren jatorrizko grabaketetako pistak erabilita, taldeak, lengoaia bizkorra bezain bizia erabiliz, unibertso berri bat moldatu du, Mikel Laboaren arimaren beroa eta kantuen dohaia bazterretan zabaltzen lagunduko duena», adierazi dute antola-tzaileek. Delorean taldea Igor Escudero, Guillermo Astrain, Unai Lazcano eta Ekhi Lopetegik osatzen dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos