Bost mozio jarriko dira gaur arratsaldean mahai gainean Osoko Bilkuran

Udaletxeko areto nagusian izango da, beti bezala arratsaldeko zazpietatik aurrera

DV HERNANI.

Pleno eguna da gaurkoa. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da Osoko Bilkura, eta hainbat gai landuko dira udaletxeko bigarren solairuko pleno aretoan. Besteak beste, Udal taldeko kideek informazioaren segurtasunaren inguruko arauak errespetatzeko konpromisoa hartzea, baita datu pertsonalen eta intimitatearen babeserako eskubidea errespetatzea ere.

Mozioak

Gaur arratsaldeko Osoko Bilkuran ez dira mozioak faltako. Hasteko, EH Bilduk aurkeztutakoa, bidaiarien garraio erregular iraunkorreko zerbitzu publikoari buruz. Bestetik, Orain Hernani taldearen bi mozio: herritarren eskubideak gauzatzeko giltza gisa erroldarako sarbidea izateko bermeari buruzkoa eta gobernu taldearen gardentasuna eta informazioa hobetzeari buruzkoa. Bukatzeko, EAJ-PNVk ere bi jarriko ditu mahai gainean, lehena, 'Tolosa, N-1, Buruntzaldea eta Donostiarekiko loturak' izenekoa eta bigarrena, Omnium Culturaleko Jordi Cuixarten eta Asamblea Nacional Catalanako Jordi Sanchezen kartzelaratzea dela eta.

Fotos

Vídeos