Borrar
Urgente Pradales, agredido con un espray de pimienta en Barakaldo
Arnaldo Otegi.
EH Bilduren eskaintza azaltzeko hitzaldia eskainiko du Arnaldo Otegik

EH Bilduren eskaintza azaltzeko hitzaldia eskainiko du Arnaldo Otegik

Martes, 24 de abril 2018, 00:44

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ostegunean, apirilaren 26an, Hernanin izango da Arnaldo Otegi, EH Bilduko koordinatzaile nagusia. Hitzaldia eskainiko du, arratsaldeko 19:00etan Biterin, alderdiaren eskain-tza politikoa azaltzeko.

EH Bilduren 'Gure geroa gobernatzeko' hitzaldi zikloaren barruan kokatzen da Otegirena: «Une politiko berezia eta bizia bizitzen ari da Euskal Herria, eta ireki diren katebegiei erantzuna emango die Otegik, bere hitzaldian», aurreratu du alderdiak.

«Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako estatus politiko berria eta horren edukiak eztabaidatzen ari dira azken hilabeteetan Gasteizko Legebiltzarrean. Baina hurrengo asteetan, areagotu eta bizitu egingo da eztabaida hori. Panorama argituko da. Talde politiko bakoi-tzak egin du bere proposamena ('Autonomiatik subirautzara' dokumentua)», azaldu dute EH Bildutik. Eta hain justu, proposamen horren eduki eta gako nagusiak azalduko ditu Otegik, bere testuinguruari lotuta.

Era horretara, EH Bilduko koordinatzaile nagusiak arreta berezia jarriko dio bere hitzaldian Espainiako estatuak bizi duen inboluzio demokratiko sakonari eta eman beharreko eran-tzunari.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios