Bertako biodibertsitatea indartzeko auzolana gaur, Karabelen

DV HERNANI.

Karabelekok auzolanerako deialdia egin du gaurko. Forest elkartearekin elkarlanean, tokiko biodibertsitatea susta-tzeko helburua duen ekimena burutuko dute Hernaniko ekonekazaritza etxaldean, goizeko 9etatik 13etara bitartean. Ze-hazki, Karabelekokoek baso-eremuan dauden kanpoko barietateak bertako landare eta zuhai-tzengatik ordezkatzeko kolaborazioa eskatu dute. «Heldu nahiz haurren-tzako plan aproposa izango da, guztiei egokitutako jarduerak izango baitira; beraz, familia eta lagun artean gerturatzeko deia luzatzen degu. Indarrak berreskuratzeko luntxa ere izango da», azaldu dute antolatzaileek.

Bioaniztasunaren aldeko egitasmo honekin bat egiten nahi dutenek, Karabelekorekin harremanetan jar daitezke, 943 55 75 24 telefonora dei eginez edo info@karabeleko.org emailera idatziz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos