'Baietz Hernanik!' erronkaren esperientzia konpartitzeko zita gaur

ASTIGARRAGA.

Aste honetan eguneratu du Euskara Ari Du Elkarteak otsailaz geroztik Biterin jarrita duen markagailua. 408 izatetik, 703 izatera pasa dira erronkalariak Hernanin. Ekainetik aurrera 700 lagunetik gora ari da Hernanin hizkuntza ohituraren bat alda-tzeko saiakera egiten. «Kopuru ederra, dudarik gabe», azaldu dute arduradunek.

Gainera, emakumeak dira nagusi erronkalarien artean: euskarari eusten ari diren guztietatik %63 emakumezkoak dira. Eta adin-taldeei erreparatuta, berriz, %15 dira gazteak (30 urtetik beherakoak); %50 dira 30-44 urte artekoak; %29a osatzen dute 45-64 urte bitartekoek; erronkalarien %3ak dio 65etik aurrerakoak direla. Adina eman ez duten erronkalariak dira %100a osatzeko falta diren beste %3.

Erronkalarien bizilekuari dagokionez, hauexek dira lehen zor-tziak: Kaxkoa (%20), Antziola (%11), Florida-Etxeberri (%9), Txantxilla-Karobieta (%8,5), Ereñotzu-Pagoaga (%8), Latsunbe-Latsunbeberri (%5), Mañe y Flaquer-Karmelo Labaka (%4). Baina gainerako auzo guztietan ere badaude erronakalariak.

Hizkuntza ezagutzari dagokionez, azaldu dutenez, «703 erronkalaritatik %89 dira euskaraz ongi moldatzen direnak eta %11, berriz, ulertu bai baina hitz egitea kosta-tzen zaienak».

Beste zazpi hilabete geratzen dira aldatutako ohiturak finka-tzeko eta aldaketa gehiago egiteko, eta, dagoeneko, irekita dago uztailerako izen ematea. Webetik egin daiteke www.euskaraaridu.eus gunetik sartuta, eta baita papera beteta ere. Biteriko sarreran eta Larramendi 11n Euskara ari du elkarteak duen lokalean, badaude inprimakiak izena emateko.

Bi zita

Esperientziak konpartitzeko bi zita daude hilabete honetan. Lehenengoa gaur, hilak 9, eta bigarrena, asteartean, hilak 12. Bi egunetan aukera izango dute erronkalariek beraien esperientziak, lorpenak eta zailtasunak konpartitzeko. «Batek zein estrategia erabili duen aldaketa egiteko; besteak nola egin duen korapilo bat askatzeko; eran-tzun desegoki baten aurrean nola erreakzionatu duen... Erronkan lasai eta gustora aritzeko pistak, aholkuak eta estrategiak ikasteko eta konpartitzeko aukera eskain-tzen dute elkarteko kideek», adierazi dute.

Biterin izango dira saioak, gaurkoa 12:00etan eta asteartekoa 19:00etan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos