Aurten Mugarri bisitaren bi ibilbideak burutuko dira bihar goizean

HERNANI.

Bihar izango da XXVIII. Mugarri bisita. Oraindela 28 urte berreskuratutako festa honek ordea, XVI. mendean du lehen erreferentzia idatzia. «1542an sinatu ziren Hernaniko ordenantza berriak. Eta ordenan-tza haien 14. artikuluan jasotzen da agintariak, herriak hautatuak izan ondorengo sei egunetan, herriaren mugak ikuskatu behar zituztela. Geroztik, bisita horiek hainbat aktatan jasota daude Mugarri bisitan haien inguruko xehetasunak», adierazten dute arduradunek. Honela, biharkoa, Hernaniko mugei bisita berreskuratutako festa bat da eta mugen ikuskatze hori du bere oinarrian. Mugen arteko ibilbidea adostuta ondoren, mugarrien egoera aztertu eta bideen txukunketa egiteko baliatzen da.

Elkarlana

Egun Udalak eta Mendiriz Mendi elkarteak elkarlanean antola-tzen duten jarduera bat da eta helburuen artean «herriko geografiaren ezagutza eta hedapena dago, identitate ezaugarri denez, herritarren anaitasun eta lurraldea estimatzea, herriaren iragan historikoari buruzko kontzien-tzia eragitea eta lagunarte giroan naturarekin gozatzea».

Esan bezala, XXVIII. Mugarri bisita bihar izango da eta bi ibilbide izango ditu. Helduena Antxista eta Olazarren artean izango da eta irteera 7:00etan izango da Udaletxean. Ondoren, txikien txanda izango da, 9:00etatik Atsegindegin, Epelerreka eta Oialumeen arteko ibilbidea osatzeko.

Parte hartzeko, Biteri kultur etxean eman beharko da izena.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos