Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Asteburuko egitaraua, Ttarla Dantza Taldearen mende laurdena ospatzeko

Viernes, 13 de abril 2018, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hernaniko Ttarla Dan-tza Taldeak mende laurdena bete du eta 25 urte luze eta oparo horiek ospatzeko asmoz, gaur eta bihar bat egingo dute Ttarla familiatik igaro diren lau belaunaldi ezberdinek. Dantzan egindako hogeita bost urte bete diren honetan, behar den bezala ospatzeko motiboak dituzte Ttarlako kideek eta elkarrekin, festa berezia eskainiko dute asteburuan zehar. Gaur gauean, 22:00etan, emanaldi berezia eskainiko dute Udal Kiroldegiko pilotalekuan.

Egun osoko ospakizuna

Biharkoa berriz, egun osoko egitaraua izango da. Goizerako, Kanika Aisialdi taldeak hainbat jolas antolatu ditu etxeko txikientzat, 11:30etan hasita, hurbiltzen diren guztiek goza dezaten. Ordu berean, Apaxiren kontakizunak entzuteko aukera egongo da. Eguerdian, berriz, mahaiaren bueltan jarraituko dute ospakizuna, Tilosetan egingo duten bazkarian.

Eta arratsaldean, azkenik, beste bi emanaldi izango dira; batetik, haurrentzako txoko jolasa, eta bestetik, erromeria.

Ekintzak tiloen azpian izango dira, baina eguraldiak lagunduko ez balu, Atsegindegin.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios